On Kixote Mantxako
Gapare Buruargia
Bigarren Zatia
- On Kixote gaisoarekin Apaizak eta Bizarginak ihardun zutenaz
- Santxo Pantzak Andere-Ilobekin ukan zuen atralaka nabarmenaz, eta beste gertaera barregarrien berri emaiten diguna
- On Kixotek, Santxo Pantzak eta Sanson Carrasco batxilerrak egin zuten solasaldi barregarriaz
- Honetan, Santxo Pantzak' Sanson Carrasco Batxilerrari, zalantzak eta galderak zurituz, jakingura bete zion; eta, bide batez, beste gai jakingarri zein jaulkigarri batzuk azaltzen dira
- Santxo Pantzak bere andere Teresa Pantzarekin egindako elkarrizketa zentzu onezko eta irrigarria; eta beste zeinbait gertaera gogoangarri azaltzen zaizkigunekoa
- On Kixoteri bere iloba eta etxanderearekin gertatu zitzaionaz. Edaskai osoko atalik garrantzizkoenetako bat da
- On Kixotek bere ezkutariarekin egin zuenaz eta beste gertaera ospe-ospetsuez
- Honetan On Kixote bere andere Tobosoko Dultzinea ikusterakoan gertatu zena jaulkitzen da
- Bertan laster ikusiko duzuna jaulkitzen da
- Santxok Dultzinea anderea liluratzeko erabili zuen modua, eta beste gertaera egiazkoak bezain barregarriak jaulkitzen direnekoa
- Atal honetan On Kixote adoretsuak Herioren etxeko gurdi edo orgarekin izan zuen jazoera harrigarria azaltzen da
- Ispiluetako Zaldun zangarrarekin On Kixote errutsuari jazo zitzaionaz
- Atal honetan aurrekoan hasitako gertaera aitzina doa, Basoko Zaldunarekikoa batetik, eta bestetik ezkutari bien arteko solasaldi berri, xamur eta gurbila agitzen da
- Basoko Zaldunaren gertaera aitzina doanekoa
- Ispiluetako Zalduna eta bere ezkutaria nor ziren aditzera emaiten denean
- Mantxako zaldun sotil batekin On Kixoteri gertatu zitzaionaz
- Honetan, hasi eta buka, On Kixotek lehoiekin zorionez amaitu zen borrokan egundaino erakutsi bageko gemena norainokoa izan zen eta izan zitekeen azaltzen da
- Longain Orlegiko Zaldunaren etxean edo gazteluan On Kixoteri gertatu zitzaionaz, beste bere gisako zer nabarmen batzukaz
- Artzain maiteminduaren jazoera, eta beste barregarrikeria batzuk jaulkitzen direnekoa
- Kamatxo aberatsaren ezteiak eta Basilio behartsuaren gertakaria jaulkitzen direneko atala
- Kamatxo aberatsaren ezteiak aurrera eta beste esangarri gozo batzuk azaltzen direnekoa
- Atal honetan Montesinos (Mantxa erdian dagoen) haitzuloko jazoera handia emaiten da jakitera, eta nola On Kixote Mantxako beldurgeak amai zoriontsua emaiten dion
- Montesinosen leze itsu sakonean On Kixote neurrizgainekoak ikusi zituela eta jaulki zituenaz; hain zer sor-gorgarriak izanik, gaitzak bezain ezinezkoak zirelako jazoera hau gezurrezkotzat hartua izaiten da
- Kondaira handi hau ulertze alderako benetan beharrezkoak bezain ezesatekoak diren hainbat eta hainbat zirtzileria
- Astoaren arrantzaz eta tximino igarlearen igarpen gogoangarrien jazoera barregarriaz
- Txerpolariaren jazoaldi barregarria aurrera doanekoa, eta beste zer batzuekikoa
- Maisu Peru eta tximinoa nor ziren aditzera emaitekoa eta asto-arrantzaren jazoaldia gertatu zenekoa, berak nahi bezala eta aurretik asmatua zuen eran gertatu ez zitzaion gora-behera txarra bera
- Arretaz irakurriz gero, irakurleak jakinen dituen Benengelik esandakoez
- Sorgindutako itsasontziaren jazoera ospetsuaz
- Ehiztari totil batekin On Kixoteri agitu zitzaionaz
- Gauza ugari eta handiak hemen datozenak
- On Kixotek ahakar egileari ihardetsi zionaz, eta beste gertaera benazko eta barregarri batzuez
- Atal honetan solasaldi gozoa, irakurgarri bezain nabaritzeko duina, Santxo Pantzarekin duke andereak eta bere neskameek egindako hau
- Liburu honetan dagozen jazoaldi ospetsuenetako bat da berdinik ez duen Dultzinea Tobosoko nola sorgingetu jakinarazten duen albisteko atal honetakoa
- Dultzinea nola sorgingetu behar zen On Kixotek jakin zuenekoa, eta berton beste gertaera harrigarri batzuk
- Santxo Pantzak bere emazte Teresa Pantzari idatzitako eskutitz bat zela eta, andere Doloridak, izengoitiz Trifaldi kondesak, izan zuen jazoera itxurabagea eta inoiz inori ez bururatua jaulkitzen denean
- Dolorida etxanderearen atzerako-aurrerakoek diraute
- Dolorida etxandereak bere aurrera-atzerako gaitzen berri eman zienekoa
- Trifaldi horrek bere edaskai gogoangarri eta inonerekoa jaulkiz aurrera doanean
- Edaskai gogoangarri eta inonereko honi doazkion zerezko atala
- Kabilegur etorri eta jazoera luze honen amaia izan zenekoa
- Uhartea jaurtera joan baino lehenago, On Kixotek Santxo Pantzari eman zizkion aholkuak, eta beste zeinbait ohar
- Santxo Pantzari On Kixotek eman zizkion bigarrengo aholkuak
- Santxo Pantza jaurlaritzara nola eraman zuten eta gazteluan On Kixoteri gertatu zitzaion jazoaldi harrigarria azaltzen duena
- Santxo Pantza bere uhartearen jabetza nola hartu eta nola jaurten hasi zen
- Altisidora maiteminduaren maitaldian On Kixotek jasan zuen joarezko eta katuzko izu izugarria azaltzen duen atala
- Santxo Pantzak bere jaurlari-lanetan nola ziharduen
- On Kixoteri Rodriguez anderearekin gertatu zitzaionaz, duke anderearen etxanderea zena, eta beste gertaera batzuez, denak ala denak idazteko duinak eta betiereko oroimenean edukitzekoak denak
- Bere uhartean zehar inguru-minguru Santxo Pantza zebilenean gertatu zenaz
- Atal honetan' etxanderea jo eta On Kixoteri atximurka eta aztaparka egin ziotenak nor izan ziren argitzen da, gero Teresa Pantza' Santxo Pantzaren emazteari eskutitza eraman zion sehiari gertatu zitzaiona azaltzen da
- Nola Santxo Pantzaren jaurlaritza aurrera doan eta beste zeinbait gertakizun hala-holako
- Dolorida edo Angustiada izeneko bigarren etxandere, beste izenez Rodriguez andere, baten jazoaldia jaulkitzen denean
- Nola amaitu zen Santxo Pantzaren jaurraldia, nolako atzena eman zioten
- Edaskai honi eta ez beste ezeri buruzko zerataz
- Santxo Pantzari bidean gertaturikoez eta ikusi beharreko beste batzuez
- On Kixote Mantxako eta Tosilos zaltzainaren arteko borroka latz egundainokoa, Rodriguez etxandearen alaba zuritzekoa azaltzen duen atala
- Hemen On Kixotek Dukeari azken agurra egiten dio eta Altisidora, Duke anderearen neskatxa xirrilda bezain ernaiarekin jazo zitzaiona agertzen da
- Hainbeste jazoaldi gertatu eta On Kixote ezin egon, batetik bestera bitartean, astitsu geldirik, atal honetan ikusiko dugunez
- On Kixoteri gertatu zitzaion ezohiko gertaera "abenturatzat" har daitekeenaren berri emaiten denean
- On Kixoteri Bartzelonara bidean gertatu zitzaionaz
- On Kixoteri Bartzelonako atarian gertatu zitzaiona eta beste zeinbat gertaera, egiazkoak noski baina ez hain zentzu onekoak, jakitera emaiten den atala
- Honetan buru sorgindutakoaren jazoaldia azaltzen da, eta jaulki bagerik ezin utzizko beste umekeria batzuk
- Galerontzietara ikuska joan eta Santxo Pantzari txarto gertatu zitzaionaz, eta neska mairu-kristau ederraren jazoera berriaz
- Ordura arte gertatu zitzaizkionen artean On Kixoteri atsebagerik handiena eman zion jazokuntzaz
- Ilargi Zurikoa nor zen agertzen denean eta On Gregorioren askapena beste gartaera batzuekin
- Irakur dezanak ikus eta irakurtzean adi dezanak entzun dezakeenaz
- Atal honetan On Kixotek, agindutako urtebetea bete bitartean, artzain bihur eta landako biziera egitea erabaki zuenekoa agertzen da, beste gertakizun benetan onak bezain gozagarri batzuekin batera
- On Kixoteri gertatu zitzaion jazoaldi urdetsuaz
- Edaskai handi honen joataldi osoan On Kixoteri gertatu zitzaion jazoerarik berri eta bakanenaz
- Hirurogeita bederatzigarrenari darraiona, eta edaskai honen argitzeko baitezpadako gaiei buruzkoa
- Beren herrirantz zihoazela, On Kixoteri Santxo bere ezkutariarekin gertatu zitzaionaz
- On Kixote Santxorekin herrira heltzean
- On Kixotek bere herrira sartzerakoan zori-zantzuak ikusi, eta beste gertaera batzuk, edaskai handi honen apaingarri eta egiaztagarriak
- Nola gaisotu zen On Kixote, nola egin zuen hilburukoa, eta nola hil zen